Atea zabaldu, eta berehala bete da jendez aretoa. Jakin-min handia piztu du Iñaki Garitaonandia Gari-k eta Josu Zabalak Hertzainak taldearen kantekin egingo dituzten emanaldiek. Hilaren 26rako jarri zuten lehen emanaldia Bilboko Euskalduna jauregian, eta azkar batean amaitu ziren sarrerak. 25ean, beste saio bat egingo zutela jakinarazi zuten orduan, eta hori ere berehala bete. Horregatik, aurreko astean eman zuten Bilboko Kafe Antzokiko kontzertuaren berri, eta oraingoan ere minutu gutxian saldu dira sarrera guztiak.
Eguerdian ireki dute tiketak erosteko aukera Kafe Antzokiaren webgunean, eta minutu gutxi batzuetara amaitu dira.