Amets Aranguren. (Iruñea, 1998)

2022ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Nafarroako Kontserbatorioan ikasketak amaitu berria da Amets Aranguren, baina aurretik dabil buru-belarri lanean beste lau lagunekin osatzen duen proiektuan: Ibil Bedi-n. Ahotsez, saxofoiaz eta teklatuez arduratzen da. Bi disko argitaratu dituzte (Berandu baina garaiz 2019an eta Beltxarga Beltza 2021ean), eta jakinarazi du bidean dela beste bat ere. Argia-n kultur ekitaldien kronikak egiten ditu, baina kultura ez da haren kezka iturri bakarra. Nafarroako Hitza-n idazten dituen iritzi artikuluetan ikus daiteke hori. Ez da gazte antolakunde bateko militantea, baina esan izan du modu irekian bat egiten duela alde batekoekin bestekoekin baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.