musika

Amy Winehousek ez du joko Bilbon

Uztailaren 8an zen aritzekoa BBK Live jaialdian. Larunbatean Belgraden entzuleek txistu jo zioten, edanda zegoelakoan, eta ondoren bertan behera utzi zituen aste honetako Istanbulgo eta Atenasko kontzertuak.

2011ko ekainaren 21a
13:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Amy Winehousek bertan behera utzi du Bilboko BBK Live jaialdiko kontzertua, baita Europako birako gainerakoak ere. Kantariaren managerrak gaur goizean jakinarazi dio albistea Last Tour International promotoreari. Uztailaren 8an zen Bilboko jaialdian kontzertua ematekoa.

Winehousek larunbatean Belgraden abestu zuen eta entzuleek txistu jo zioten, edanda zegoelakoan. Horren ondoren, Istanbulen eta Atenasen aste honetan eman behar zituen kontzertuak bertan behera utzi zituen.

Uztailaren 7an hasiko da BBK Live, Kobetamendin. Coldplay, Crystal Castles eta Russian Red taldeak ariko dira lehen egunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.