Ana Popovic
'Dance to The Rhythm'
Diskoetxea:Electric Heel Records.
2023ko Azkena Rock Jaialdian ezagutu genuen Popovic. Han harridura eragin zuen bere blues modernoak eta oholtza gaineko jarrerak, beste gauza batzuen artean, gitarra jo eta dantzatu batera egiten zuelako. Gerria mugitzeari ez dio utzi Anak, eta oraingoan funk eta disco musikan sakondu du. Hau da bere diskorik dantzagarriena. Agian horregatik, haize sekzioak leku handia hartu du kantu zenbaitetan, nahiz eta beste hainbatetan bere gitarra soloek protagonismo handia hartzen duten, adibidez 50 ways to leave your love edota California chase abestietan. Disco manerak nabarmenak dira momentu askotan (Dance to the rhythm, Sho Nuf) baita funkak ere (Hottest ticket in town). Balada eder bat ere grabatu du (Dwell on the feeling) baita perkusio latino batzuk Soulution piezan ere. Orobat, lan ausarta eta erakargarria osatu du berriro serbiarrak.