Euskara
Ana Toledo euskaltzain hautatu dute
=l Euskaltzaindiko ==http://www.euskaltzaindia.net/=l kideek Ana Toledo Filologian doktore eta literatura arloko ikerlaria euskaltzain hautatu dute, Juan San Martin zenak Akademian hutsik utzitako aulkia betetzeko. Goizean egin dute bozketa, eta aukeratua izateko beharrezko zuen gehiengo osoa erdietsi du Toledok. Bera zen hautagai bakarra, Jose Luis Lizundia, Jean Haritxelhar eta Xabier Kintana euskaltzainek proposatuta.
Ana Toledo 1954an jaio zen, Antzuolan (Gipuzkoa). Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian lizentziatu eta doktorea, Deustuko Unibertsitateko irakasle da. Euskal literatura du langai eta aztergai nagusiena, eta arlo horri buruzko hainbat lan eta ikerketa argitaratu ditu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu