'Kezkamuxelak'
«Ibai kezkatuta bizi da. Kontu askok kezkatzen zuten Ibai... Kapeluek, eta zapatek. Hodeiek kezkatzen zuten Ibai, eta euriak, eta txori erraldoiek». Halaxe hasten da haur literaturak duen ezinbesteko album liburu hau, haur kezkatu batekin, orrialdeek aurrera egin ahala bere kezkak uxatzeko laguntza eman nahiko dioten senideen konpainian.
Eta irtenbide egokia eskaintzen zaio, herri jakituriaren sinbolo den amonaren bidez.
Browne aipatzeak bere irudigintzaren maisutasuna azpimarratzea dakar, teknikoki bezainbat sinbologiaren erabileran, nahi duenean errealista, nahi duenean ametsezko.
Koldo Izagirreren itzulpenari esker euskaraz Kezkamuxela izena hartu duen panpinatxoa Guatemalako aspaldiko ohitura omen da muñeca quitapenas hauek erabiltzea, zotzekin eta oihalarekin eskulanez egin ohi dena, eta bere funtzioa da kezkengatik loezinean dagoen pertsonari laguntzea, kezkak panpinari xuxurlatu eta oheburua azpian jarrita, lo lasaia berreskuratzeko.
Edizio berri honek kezkak arintzen laguntzeko panpina bat, mamuxel bat, dakar opari gisa!