KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Jolasean

'Maddiren aireplanoa' album ilustratuaren azala. DENONARTEAN
'Maddiren aireplanoa' album ilustratuaren azala. DENONARTEAN
2024ko martxoaren 3a
05:05
Entzun

'maddiren aireplanoa'

Tamaina txikiko album ilustratu honek euskal sorkuntzen artean leku berezia irabazi du, euskal egile gutxi aritzen baitira haur hezkuntza garaiko irakurleei begira lanean.

Albumak tamaina txikiko formatua du, 17x17 cm-ko karratu perfektua, azal gogorrekin eta orri ohi baino sendoagoekin.

Jolasaldi baten kronika da, haur protagonistak irakurleari gertatu ahala azaltzen diona, orainaldi jarraituan. Sinbolikoa deitzen zaion erako jolasean ari da Maddi protagonista, irudimenarekin ingurunea eta norbere identitatea antzaldatuta. Maddik hegazkin (aireplano) bidaia bat osatzen du, bera pilotu dela. Hortaz, abiatzen da goraka eta ingurunea nola den aldatzen deskribatzen digu, nola behean gelditu direnak txikitzen diren eta goikoak, aldiz, handitu. Aipatzen ditu goiko izarrak, eta hodeiak, eta ilargia. Aipatzen ditu beheko etxeak, eta mendiak, eta pertsonak. Aipatzen ere iluntasuna eta argitasuna. Beheraka doanean berriz ere, handitzen direnak, txikitzen direnak. Halako batean ama agertzen zaio, eta jolasaren amaiera iristen da.

Kolore kontraste handiko masak dira irudiak, collage eitean eraikiak, sinplifikaziora eramanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.