kultura

Ander Manterolak XIV. Urrezko Luma jaso du

Josu Bilbao Bizkaiko Ahaldun nagusiaren eskutik jaso du Urrezko Luma Labayru institutuko idazle eta zuzendariak. Bilboko liburu azokak eman ohi du sari hori, eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik eman diote idazle Zeanuritarrari. Saria jaso ondoren, "lanak idatzi baino, zuzendu" egin dituela adierazi du Ander Manterolak. =i La familia tradicional de Bizkaia =i eta =i Medicina popular de Vasconia =i dira bere lan ezagunenak.

2005eko ekainaren 6a
17:04
Entzun 00:00:0000:00:00
"Liburua nire paisaia" da esan du Ander Manterolak saria jaso ondoren. Eta eskerrak eman dizkie laguntza eman dioten guztiei.

Ander Manterola 1934an jaio zen Zeanurin, eta Teologia eta Filosofia ikasketak egin zituen. Irakasle lanetan ere ibili da Bizkaiko seminarioan eta EHUko udako ikastaroetan. 1985etik da Labayru institutuko zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.