Musika

Angelo Conti 'Sikaro' Banda Bassottiren sortzaileetako bat hil da

Taldeak lotura estua izan du Euskal Herriarekin; besteak beste, Esan Ozenki diskoetxeak argitaratu zuen haren disko bat.

Banda Bassotik Angelo Conti taldeko sortzaileetako baten omenez sare sozialetan zabaldu duen irudia.
2018ko abenduaren 12a
11:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Banda Bassottik berak sare sozialetan iragarri duenez, hil egin da Angelo Conti Sikaro taldeko gitarra jotzaile, abeslari eta sortzaileetako bat. 62 urte zituen. Komunikabideek zabaldu dutenez, "gaixotasun labur" bat izan du.

Italiako taldeak lotura handia izan du Euskal Herriarekin. Avanzo de Cantiere hirugarren diskoa, esate baterako, Esan Ozenki diskoetxeak argitaratu zion 1994an, Gora Herriak zigiluaren bidez. 1990eko hamarkadan, kontzertu ugari eman zituen Banda Bassottik Negu Gorriarekin.

Eraikuntzan aritzen ziren langile batzuek sortu zuten taldea, 1991an. Bereizi egin ziren 1996an, eta berriz elkartu 2000. urtean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.