Antonio Altarriba gidoigileak jaso du Espainiako Komiki Saria

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Antonio Altarriba gidoigileak (Zaragoza, Espainia, 1952) eskuratu du, Kim marrazkigilearekin batera, Espainiako Komiki Saria, El arte de volar lanarengatik. Saria 20.000 eurokoa da. Liburuak Altarribaren aita zenaren istorioa kontatzen du. Aurreko mendean Espainian izandako miserien kontaketa egiten du Altarribak liburuan, 1936ko gerra eta erbesteratzea ardatz harturik.

Gasteizen bizi da Altarriba. Gidoigilea eta ikertzailea da, eta azken urteotan komikiaren ikerketan espezializatu da. Filologia Frantseseko lizentziaduna da, eta frantses literaturako irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizko fakultatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!