Antonio Carvajal idazleak irabazi du aurtengo Espainiako Poesia Saria

Epaimahaiaren arabera, Granadako egilearen 'Un girasol flotante' izeneko liburua da urteko onena

Erredakzioa
2012ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehenago ere izan da hautagaien artean, baina aurtengoa du lehen Espainiako Poesia Saria. Lehen liburua kaleratu eta 44 urtera heldu zaio aukera Antonio Carvajal poetari. Un girasol flotante izeneko liburuagatik hautatu du epaimahaiak, 2011n euskaraz, gazteleraz, galegoz edo katalunieraz argitaratutako poema bildumarik onena dela iritzita.

«Zahartzaro bizizaleari kantatzea», izan da idazlearen hitzetan, liburuaren asmoa. 20.000 euro jasoko ditu egileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.