ANTTON ARANBURUREN LEHEN LANA
Antton Aranburu bakarlariak Goraka bere lehen diskoa aurkeztu zuen atzo Gasteizen. Zuzenean laguntzen dioten Bidaiari Bakartiak taldeko kideak izan zituen alboan: Juanma Gereñu (gitarra elektrikoa), Danilo Foronda (baxua), Kepa Martinez de Albeniz (teklatuak) eta Iker Uriarte (bateria). Nostalgia, malenkonia eta baikortasuna transmititzen dituzten hitzak folk, rock eta pop melodietan bildu ditu abeslari bizkaitarrak lehen lan horretan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu