Historia

Antxon Agirre Sorondo etnografoa hil da

Euskal Herriko herri kulturarekin lotutako gai ugariren gaineko azterketak argitaratu zituen aldizkari eta liburuetan.

Berria.info
2014ko urtarrilaren 31
13:56
Entzun

Antxon Agirre Sorondo historialari, etnografo eta etnologoa (Donostia, 1946) gaur hil da, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. 

Agirre Sorondok Euskal Herriko herri kultura izan zuen bere ikerketen oinarri, eta horri eskaini zion bere lana. Bere liburuen artean daude Estelas discoidales de Gipuzkoa. Origen y significado, La casa consistorial de Bergara, Antzuolako larru ontzea, Hernani y los hernaniarras, El rito funerario en Euskal Herria, Astigarraga: Historia de una historia, Los siglos de Orio: Orio oro hori, Etnografia del Enclave de Treviño (I eta II), Supersticiones populares vascas....

Liburuetan ez ezik, aldizkarietan ere argitaratu zituen artikulu eta ikerketa lanak; hala nola, Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra, Revista Internacional de Estudios Vascos, Ohitura, Dantzariak eta Munibe-n.

Bestalde, Arantzadi Zientzia Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea eta Errotak Zaindu eta Ikertzeko Elkartearen sortzailea eta lehenengo presidentea izan zen.

Hainbat sari jaso zituen; horien artean Albeitares y herradores lanari esker, ikerketa antropologikoari 1987an emandako Marques de Lozoya

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.