Donostian jaio zen Antxon Agirre Sorondo, 1946, eta etnografo lanari eskaini zion bizitza. Ikerketa eta dibulgazioan aritu zen jo eta su, aurtengo urtarrilean zendu zen arte. Ehunka ikerkea monografiko egin zituen: besteak beste, errotagintza, industria aurreko hidraulika, albaitaritza eta erlijio herrikoia izan zituen ikergai.
Ibilbide luze hori omendu nahian eman diote saria. Eusko Ikaskuntzako kideek ez ezik, herritarrek ere bozka emateko aukera izan dute. Hala, erabakiaren %50 epaileen gain egon da, eta beste %50 herritarren esku.
Remegio Mendiburuk egindako brontzezko eskultura eskainiko diote Agirreren senideei.
Bide luze bat
1983an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria, "Euskal Komunitate Golbalarentzat ekarpen garrantzitsutzat hartzen den obra egin duten pertsonei aitorpena egiteko". Geroztik makina bat pertsonek eskuratu dute: hala nola, Jorge Oteizak, Jose Miguel de Azaolak, Justo Garatek, Bernardo Estornesek, Carlos Santamariak, Jose Ignacio Telletxeak, Jose Mari Jimeno Juriok, Eugene Goienetxek, Mikaela Portillak, Elias Amezagak, Menchu Galek eta Manuel Lekuonak berak.