Antzerkia maite dutenen txaloa jaso du Iñaki Beobidek

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak saria eman dio, I. Antzerkizale Egunean, Villabonan

Iñaki Beobide, atzo, saria jasotzen, Villabonan. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Kaleko ekitaldietako batzuetan euriak eragozpenak sortu baldin bazituen ere, arrakastaz ospatu zuten atzo Antzerkizale Eguna Villabonan (Gipuzkoa), Ehaze Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak estreinakoz antolatua. Arratsean Gurea antzokian egindako ekitaldi ofizialean, Ehazek emandako saria jaso zuen Iñaki Beobidek, urteetan euskal antzerkiaren alde —Jarrai taldearekin bereziki— egindako lana eskertzeko.

Festa eguna hasteko, Errebote plazan bildu ziren antzerkizaleak eguerdia baino lehen, eta Porrotx eta Mari Motots pailazoek ospakizunari zegokion pregoia irakurri zuten. Gero, hainbat talderen emanaldien ostean, herri bazkaria egin zuten, eta haurrentzat txokolate jana eta buruhandiak izan ziren. Hainbat antzerki pieza laburren ondotik egin zen Gurea antzokiko ekitaldi ofiziala, eta, hartan, Iñaki Beobidek saria jaso eta gero, Sarean zintzilikatua obra eskaini zuen Edurne Agirrezabalak. Bull disko jartzaileak gidatutako dantzaldiarekin amaitu zen eguna, gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.