Kritika-Musika

Anytime Cowboy

Anytime Cowboy.
2026ko urtarrilaren 11
04:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

ANYTIME COWBOY

'Slab Songs'
Argitalpena: 

Egilea editore

.

 

Reuben Sawyer diseinatzaile eta punk musikari estatubatuarraren egitasmoa da Anytime Cowboy. Urtarrilaren 5ean plazaratua, Slab Songs diskoak nekazaritza inguruetako countrytik eta hiriguneko post-punk itzaltsutik edaten duten hamar doinu haizatzen ditu, fidelitate eskaseko giroetan bilduak. Sawyerren proposamena 90eko urteetako Country Teasers bandarekin lotu daiteke, proiektuaren izena bera ere AEBetako taldearen estreinako grabazioan jasotako kantu batetik hartu duela ematen baitu, Anytime, Cowboy #2. Laburbilduz, Mark E. Smithen eta Hank Williamsen arteko parranda bat dirudi: errebolberrak eta onddo psikodelikoak. Urtea hasteko, interesgarria oso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.