Arabako bertso eskolek 30. urtea ospatuko dute
BERTSOLARITZA. Bi hitzaldik eta mahai inguru batek osatuko dute Arabako bertso eskolek beren 30. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten de repente… bertsoa jardunaldiak. Hitzaldiak Jon Sarasuak eta Jon Maiak egingo dituzte, eta mahai inguruan Andoni Egañak, Xabier Payak, Juan Mari Juaristik eta Oihane Pereak hartuko dute parte. Azaroaren 29 izango dira hiru ekitaldiak, Gazteizko Goiuri jauregian, Ruben Sanchezek aurkeztuta.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu