Arantxa Iturbek jaso zuen herenegun gauean, Kordobako (Espainia) Gran Teatro antzokian, euskarazko antzerki idazle onenaren Max saria, Agurtzane Intxaurraga eta biek irabazia, Aitarekin bidaian obraren gidoiaren idazketa lanarengatik. Saria jasotzean, euskaraz mintzatuz, obrako aktoreez oroitu zen Iturbe, haiek direlako testua benetako antzerki obra bihurtu dutenak.
Gaitzerdi eta Atikus taldeak ikuskizun berri onenaren Max saria irabazteko hautagai izendatuta zeuden, baina sari hori Rayuelaren Dogville-rentzat izan da. Garaile nagusia Kamikaze konpainiaren La funciĆ³n por hacer izan da, zazpi sari jaso baititu.
Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragari Max saria eman diete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu