'Arantzazuko Meza' obra grabatuko dute gaur zuzenean, Kursaalean

Domenico Scarletti musikariaren lana Arantzazuko santutegiko musika artxiboan aurkitu zuten

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Domenico Scarlatti (1685-1757) musikagile italiarraren Arantzazuko Meza obra zuzenean grabatuko dute gaur Donostiako Kursaaleko Auditoriumean (20:00; 25 eta 30 euro artean). Izen horrekin ezagun da obra, Arantzazuko santutegiko (Oñati, Gipuzkoa) musika artxiboan topatu zutelako duela urte batzuk, Jon Baguesen ikerketa lan bati esker.

Capilla Peñaflorida eta Aria Voce abesbatzek eta A Sei Voci ahots taldeko hiru bakarlarik—Stepahnie Revidat (sopranoa), Bruno Le Levreur (altua), Vicent Lievre-Picard (tenorra) eta Arnaud Richard (baxua) — interpretatuko dute obraren programa osoa. Musika tresnak Parisko Lachrimae Consort taldearen esku egongo dira.

Arantzazuko Meza 1754an konposatua izan zela uste dute hura aurkitu zutenek. Baguesek obra berreraiki egin zuen, Jose Rada ikerlariaren laguntzaz, topaturiko partitura orrietatik abiatuta. Philippe Le Corf musika barrokoan aditua denak berrikuspen bat egin dio obrari, eta hark zuzenduta egingo dute gaurko grabaketa, hain zuzen ere. Bi zati izango ditu Mezak. Lehengoan La Stella eta Magnificat zatiak joko dituzte, eta bigarrenean, Arantzazuko Mezabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.