Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako ICAA Ikus-entzunezko Arteen Institutuak 440.000 eurorekin lagunduko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema aretoek, makineria eta tresneria digitaliza ditzaten. Jaurlaritzak 220.000 euro jarriko ditu eta ICAAk beste hainbeste. Bi urteren buruan film gehienak euskarri digitalean ekoitziko direlakoan daude Mikel Toral Jaurlaritzako Kultura Saileko zuzendaria eta Carlos Cuadros ICAAko zuzendari nagusia.
Aurtengo laguntzak, digitalizazioaren prozesuan urratsak egitea erabaki dituzten sala publiko zein pribatuei emango dizkiete, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte; hala-nola, euskarazko filmak eta zinema independentearen baitako lanak ematen badituzte.