Irudia. Iruñea

ARETOETAN DA 'URTE BERRI ON, AMONA!'

2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Zinemaldian joan den astean aurkeztu zuen filma Telmo Esnal zuzendariak, eta aretoetara gaur iritsiko da Urte berri on, amona!. Iruñean, baina, egun bat lehenago ikusteko aukera izan zuten atzoko emanaldira bildu zirenek. Orain sei urte Asier Altunarekin batera Aupa Etxebeste! arrakastatsua zuzendu ostean, komedia batekin itzuli da Esnal; komedia, baina beltza. Familia barneko gatazkak eta beste hainbat gai umorearen bidez jorratu ditu zinemagileak. Mari amonak alabaren arreta osoa duela eta, aspertuta dago Joxemari, alabaren senarra, eta zahar etxe batean sartuko du. Baina bertatik ihes egingo du amonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.