Musika. Argitaratu berriak

Argitaratu berriak.

ANDONI TOLOSA, MIKEL LIZARRALDE, JON ESKISABEL
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
JEANNE MOREAU ET ETIENNE DAHO

'LE CONDAMNÉ À MORT'

Naïve

Jean Genet idazlearen jaiotzaren 100. urtemuga zela eta, haren poemetan oinarritutako Le condamné à mortikuskizunataularatu zuten Parisen. Eskuz esku aritu ziren horretan Aljerian jaiotako musikaria eta zinema frantziarraren dama handia. Ikuskizun horren isla diskografikoa da diskoa. Ez da zuzeneko diskoa, ezta gutxiagorik ere, eta aipagarriada poesiaren eta pop musikaren arteko uztarketa. Azken finean, kantuz osatutako egitasmoa da. Ez dio pop musika izateari uzten, baina oso ukitu kultuarekin. Geneten ahotsaren indarraren isla musikatua.

ESPANTO

'ISIMOS Y ERRIMOS'

Austrohungaro

Bi batean. Birra y Perdiz zigiluak kaleratutako Ísimos (2008) eta Érrimos (2010), Espantok grabatutako bi harribitxiak, batera argitaratu ditu Austrohungarok, biniloan. Bikote hau gaur egun entzun dezakegun pop talde ikaragarrienetakoa da. Gaztelaniaz abesten dutenez, gogoa Le Mans (Qué casualidad) eta Vainica Doblera (La cotilla) joaten zaigu, baina Marine Girls eta Beat Happening (Chicos del siglo XX ezin ederragoa) ere aipa genitzake. Bata biluzia da, eta bestea, ehunduraz josia (Las voces, Pájaro Felipe); baina popa ulertzeko modu partikularra erakusten dute biek.

RON SEXSMITH

'LONG PLAYER LATE BLOOMER'

Cooking Vinyl

Ron Sexsmithen diskoek elkarren antz handia dute, handiegia. Hori arazo edo abantaila izan daiteke, entzulearen zaletasun eta exijentzia mailaren arabera. Niretzat, hamar diskoren ostean, arazoa da. Long Player Late Bloomer kanadarraren lan berriko kantu gehienak ederrak dira —Sexsmithek aski frogatua du pop kantu egile trebe eta fina dela—, baina aurreko diskoetan beste moldaketa eta tresna batzuekin entzun izanaren sentsazioa sakona da.Eta lehen aldiz Sexsmithen disko bat gozoegiaegiten da—eta ez bakarrik 13 kantutik 9tan love hitza agertzen delako...—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.