Arlo askotako ekitaldiak eskainiko ditu Orhipean-ek hiru egunez Hernanin

«Kultur harremanetan oinarritutako komunikaziorako gune bat» sortu nahi du Nabarralde elkarteak

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hitzaldi eta mahai-inguruez gain, musika, antzerki, bertso eta zinema emanaldiak, Nafarroa, euskal estatua erakusketa eta eskulan eta elikagaien azoka eskainiko ditu Orhipean-ek, Nabarralde elkarteak antolatutako jaialdiak, bihar, etzi eta etzidamu Hernanin (Gipuzkoa). Jaialdiak irauten duen bitartean jaialdiko gunea-Tilosetako plaza, kioskoa eta pilotalekua- «kultur harremanetan oinarritutako komunikaziorako eta ezagutzarako» izatea nahi dute antolatzaileek.

Musika arloan, Pettik bihar eta Jean Bordaxar laukoteak etzi egingo dituzten emanaldiak dira nabarmentzekoak, Andoni Tolosa Morau-k bihar egingo duen hitzaldi musikatuarekin batera. Antzerki arloan, Kukubiltxoko kideek bi emanaldi egingo dituzte. Hizlarien artean, berriz, Gotzon Garmendia, Antxon Gomez, Irati Azkue, Juan Martin Elexpuru, Beñi Agirre, Koldo Martinez eta Angel Rekalde izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.