ARLO parks
Londres hiriko musikari gazteak kritikaren eta publikoaren oniritzia jaso zuen bere estreinako lan Collapsed In Sunbeams (2021) plazaratu eta berehala. Bigarren ahaleginean, baina, porrot egin zuen nabarmen: My Soft Machine (2023). Orain, atsedenaldi luze baten ondotik, bueltan da, hasierako eremu arrakastatsuetara itzultzeko asmoz. Horretarako dance eta disco giroetan izerditu da. Haatik, grabazioak kutsu intimoa erakusten du, eta, dantzarako pasioa antzematen bada ere, sotilki azaleratzen da, Everything but the Girl bikoteak egingo lukeen gisara, dotoreziaz, eta bare-bare.