Bertsolaritza

Armendaritzen eman diote azken agurra Ernest Alkat bertsolariari

Ostiral arratsaean hil zen, bat-batean, 57 urterekin. Nafarroako txapelduna izan zen bitan.

2008ko azaroaren 10a
16:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Ostiral arratsean, ezustean, hil zen Ernest Alkat bertsolaria (Iholdi, Nafarroa Beherea, 1951), eta gaur egin dituzte haren aldeko hileta elizkizunak, arratsaldeko hiruretan, Armendaritzeko (Nafarroa Beherea) elizan. Izan ere, Armendaritzen bizi izan zen Alkat azken urte luzeetan.

Ipar Euskal Herrian Xalbadorren eta Mattinen lekukoa hartu zuen bertsolari belaunaldiko kide izan da Alkat, besteak beste, Jean Pierre Mendiburu, Arrosagarai, Laka, Mihura eta Mixel Aire Xabador II.a-rekin batera. Nafarroako txapeldun ere izan zen.

Halaber, euskararen eta bertsolaritzaren sustapenarekin zerikusia zuten hainbat ekimenetan engaiatu zen; esaterako, Mugerreko ikastola sortzen ibili zen Baionan bizi izan zen bitartean.

Alkaten bertsoekin Ene ezkilaren danga izeneko liburua plazaratu zuen Auspoak 2007an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.