zinema

Armendariz, tonua aurkitu nahian

Zuzendariak udaberri aldera estreinatuko du 'No tengas miedo' filma. Sexu gehiegikeriei buruzkoa da.

2010eko azaroaren 25a
16:21
Entzun
Bere bederatzigarren filma udaberri aldera estreinatuko du Montxo Armendariz zuzendariak (Olleta, 1949): No tengas miedo, sexu gehiegikeriei buruzkoa. Alor horretako istorioak milaka daudela esan du gaur Armendarizek hedabideen aitzinean, baina "zailena tonua aurkitzea" egin zaiola. "Ez nuen nahi morboan erortzea". Xede hori erdiesteko, azkeneko urtebete pasan terapeutekin eta psikologoekin mintzatu dela jakinarazi du.

Iruñean egin du agerraldia zuzendariak. Azkeneko asteetan bertan izan da filmako irudiak grabatzen. Errodajea atzo amaitu zuten, eta dagoeneko eginda dituzte lan asko; esate batera, 60-70 minutu editatuta.

Michelle Jenner da No tengas miedo-ko protagonista nagusia. 25 urteko neska izango da pelikulan, "haurtzaro iluna" bizi izan zuena eta bizitza berriari ekitea erabakitzen duena. Beste aktore batzuk: Lluis Homar, Belen Rueda, Nuria Gago, Ruben Otxandiano, Cristina Plazas eta Javier Pereira.

2005ekoa du Armendarizek bere azken filma: Obaba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.