'Arriya' izan da Donostian gehien ikusitako filma joan den asteburuan

Guztira, 493 ikusle izan ditu Principe aretoan, eta Zumaian are harrera hobea izan du, 777 sarrera saldu baitira

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alberto Gorritiberearen Arriya filmak harrera ona izan du zinema aretoetan egin dituen lehen egunetan. Donostiako aretoetan gehien ikusitakoa izan da joan den asteburuan, Alokatu SL ekoiztetxeak jakinarazi duenez. Guztira, 493 ikuslek ordaindu zuten sarrera ostiral, larunbat eta igandean filma Principe aretoan ikusteko. Horretaz gain, Zumaian —Alberto Gorritiberearen txikitako herrian eta Kandido Uranga eta Inazio Tolosa filmeko aktoreen jaioterrian— are harrera beroagoa izan du filmak, 777 ikusle izan baitira dagoeneko hura ikusten Aita-Mari aretoan.

Arriya filma ezagutarazteko solasaldia egingo dute gaur, 19:30ean, zuzendariak berak eta Kandido Uranga eta Iñake Irastortza aktoreek, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, Euskadiko Filmategiak antolatutako Zineguneak programaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.