Alberto Gorritibereak (Zumaia, 1970) Arriya filma aurkeztu du gaur Malagako (Espainia) Zinema Espainiarreko Jaialdian, sail ofizialeko lehiaketan. Pelikula euskaraz filmatuta dago zati gehienetan.
Bi familiaren arteko apustu baten bidez, gizakiaren eta taldearen arteko harremanei buruzko gogoeta egiten da Gorritiberearen film luzean. Besteak beste, honako aktore hauek parte hartu duten: Iban Garate, Sara Casanovas, Begoña Maestre, Kandido Uranga, Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Iñake Irastortza, Zorion Egileor, Patxi Santamaria, Inazio Tolosa, Ainere Tolosa eta Egoitz Lasak.
Eutsi! egin ostean, Arriya da Gorritiberearen bigarren film luzea. Duela zazpi urte idatzi zuen Arriya-ren gidoia, Mandoa izenburuarekin. Txepe Lararen Alokatuk ekoitzi du lana, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin. ETBren eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioaren laguntzak jaso ditu.