Aurelio Artetak (Bilbo, 1879-Mexiko Hiria, 1940) Barakaldoko Gurutzetako Munoa jauregirako eginiko Azokara eta Sardina saltzaileaeserita margolanak zaharberritu ditu Arte Eder museoak. Bilboko pinakotekarentzat «garrantzi handikoak» dira lan horiek, Jose Luis Merino kontserbatzaileen taldeko buruak esan duenez. Nekazaritza eta arrantza munduko alegoriatzat dauzkate adituek.
Munoakoparetetan jartzeko, zortzi margolan pintatu zituen Artetak 1913. eta 1915. urteen artean, eta horietako hiru dauzka Arte Eder museoak. 2006an eskuratu zuen Baserrira deritzona, eta koadroaren azala garbitu eta kristal organikozko geruza jarri zioten kontserbatzaileek, margoaoihaletik aska ez dadin. Azokara eta Sardina saltzaileaeserita pinturekin beste hainbeste egin dute. Merinok azaldu duenez, «lan horiek ez zeuden bereziki hondatuak, eta, horrenbestez, konpontzeko lanek ez dute zailtasun nabarmenik izan».
Haatik, Jose de Madrazo espainiarraren (Santander, 1781-Madril, 1859) ederlana berreskuratzea «gaitz samarra» izan dela onartu du. Francisco Javier Gardoki kardinalaren erretratua Bilboko Udalaren enkarguzegin zuen De Madrazok, 1816an. Javier Gardoki zeritzona bilbotarra zen. Obra hori pintore espainiarraren lan esanguratsuenetako bat dela diote adituek. Eta, Merinok dioenez, kalte handiak zeuzkan; euskarrian, batik bat. Aurrez ere zaharberrituriko lana dela nabarmendu du Merinok, eta konponketa horiek behar bezala egin ez zituztela uste du. Horregatik, ezeren aurretik jatorrizkoak ez ziren pintura eta berniz geruzak kendu dituzte. Halaber, oihalak zeuzkan urradurak konpondu, eta euskarria sendotu egin dute.
Joan Gonzalez eta Mogrobejo
Andres Nagelek (Donostia, 1947) 80ko hamarkadaren hasieran eginiko Bilboko lagunak eta Galerista madrildarrak Benidormen eskulturek «zikinkeria geruza handia» zuten, Merinok jakinarazi duenez. «Erosio txiki batzuk eta polikromia hutsuneak ere bazituen», zehaztu du. Zaharberritu ondotik, museoko arte garaikidearen aretoan erakutsiko dituzte ostera ere.
Horretaz gain, Joan Gonzalezek (Bartzelona, 1868-1908) paperean eginiko hamabi marrazki lehengoratu ditu Bilboko museoko kontserbatzaile taldeak. Parisen egin zuen bere ibilbidearen gehiena, eskulturagile ospetsu bihurturiko anaia Julio Gonzalezekin batera. 800dik gora marrazki gorde zituen haren sendiak, paperean ikatzez eginiko lanak, eta horietako 126 dohaintzan jaso zituen Arte Eder museoak.
Paperezko euskarria izanik, lan ahulak dira Gonzalezenak. Ondorioz, kontserbatzaileek «are tentu handiagoz» jokatu behar izan dutela adierazi du Merinok. Denboraren ondorioz, horitu- ta zeuden marrazkiak. Gainazala garbitzeaz bat, deformazioak zuzendu eta zintza itsasgarriek sorturiko orbanak kendudituzte.
Nemesio Mogrobejok (Bilbo, 1875-Graz, Austria, 1910) brontzezko Amatasuna deritzon obra egiteko aurrez sorturiko igeltsuzko moldea zaharberritu du, orobat, Merinoren taldeak.
Artetaren Munoa jauregiko obrak zaharberritu ditu Arte Eder museoak
Jose de Madrazoren 'Gardoki kardenalaren erretratua' eta Andres Nagelen eskultura bi ere lehengoratu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu