Bertso txapelketak

Arzallus eta Colina nagusitu dira Iparraldekoan; Elortza Bizkaikoan

Larunbatean jokatu ziren Ipar Euskal Herriko eta Bizkaiko bertsolari txapelketetako kanporaketak.

2008ko urriaren 20a
11:27
Entzun
Bi bertsolari txapelketa dira uneotan martxan, eta kanporaketak jokatu ziren bietan larunbatean.

Ipar Euskal Herriko lehen bertsolarli txapelketako aurreneko kanporaketa Donibane Garaziko Vauban zineman jokatu zen, eta gutxitan gertatu ohi dena jazo zen: puntutan berdinduta amaitu zuten saioan Maialen Arzallusek eta Sutrai Colinak. Horrenbestez, biek eskuratu zuten finalerako txartela, 336,5 punturekin. Kristiñe Txoperena izan zen hirugarren, eta Urdiñarbeko (Zuberoa) hirugarren kanporaketan ahalegindu beharko du finalerako lekua egiten.

Bizkaiko Txapelketa, berriz, iragan asteburuan hasi zen, beraz, bigarren kanporaketa zen larunbatean jokatu zena. Ezustekorik gabe, Igor Elortza nagusitu zen Zeanuriko saioan 424,5 punturekin, eta berriro ere txapela janzteko faborito handi bat dela erakutsi zuen. Arrate Illaro izan zen bigarren 369,5 punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.