KulTURA

Asel Luzarragaren askatasuna eskatu du Euskal PEN Klubak

Idazlea lehengo astean atxilotu zuten Txilen, atentatu saio batekin zerikusia duelakoan. Txileko kontsulari gutuna eman diote gaur eta elkarretaratzea egin dute.

2010eko urtarrilaren 4a
17:19
Entzun
Asel Luzarraga (Bermeo, Bizkaia; 38 urte) idazle eta Euskal PEN Klubeko zuzendaritza batzordeko kidearen askatasuna exijitzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean Leioan (Bizkaia). Txilen atxilotu zuten lehengo astean, eta Euskal PENek gutuna eman dio Txileko kontsulari.

Abenduaren 31ko arratsaldean lehergailua aurkitu zuten Araucania eskualdeko (Txile) Justizia idazkaritzan. Gailuak ez zuen leher egin, detonazio mekanismoan hutsegitea izan zuelako. Ordu batzuk beranduago Luzarraga atxilotu egin zuten Padre Las Casasen, bera bizi den hirian, atentatuaren egilea izatea leporatuz. Aurreneurrizko espetxealdia etzi goizeko hamarretan bukatuko da.

Euskal PEN Klubak azaldu duenez, Luzarragarekin telefonoz hitz egiteko aukera izan dute eta hark esan die ez dakiela zergatik atxilotu duten eta ez duela zerikusirik leporatutako karguekin. "Luzarragaren aurka jarritako kereilaren helburua, hark maputxeen alde egiten duen lana etetea da, deserosoa baita lan hori Txilerentzat".

Bihar Bermeon mobilizazioa izango da, Ertzilla dorretxearen aurrean, 19.00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.