Assayasen filma, Cruzek Donostia saria jaso ostean
Irailaren 27an Kursaalen egingo den galan jasoko du Penelope Cruzek Donostia saria. Saria banatu ostean, Olivier Assayasen Wasp Network proiektatuko dute, aktore espainiar hori protagonista duen filma. Wasp Network Veneziako zinema jaialdian estreinatuko dute, eta Frantzia, Brasil, Espainia eta Belgikaren arteko koprodukzio bat da. Kubatar espioien sare bati 90eko hamarkada amaieran AEBetan espiatzea eta erailtzea leporatu zietenekoa kontatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak