Asteko kontzertuak

2011ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
dotore

gaztetxea (gernika). bihar, 20:30ean. doan.

Pablo Martinez donostiarraren egitasmoa da Dotore. Los veranos y los días (Discos Primo) bigarren diskoa kaleratu zuen iaz, eta oihartzuna lortu du pop eta folk naif eta leunaren zaletuen artean. Kafea eta Galletak egitasmoko antolatzaileek hile honetako saiora gonbidatu dute, kontzertua eman dezan. Aurretik (19:30), ohi bezala, disko bat entzungo dute. Pet Sounds (Beach Boys) aukeratu du Dotorek.



ADAM BOMB + free & fools

HELLDORADO (Gasteiz).bihar, 22:45ean. 10-14 EURO.

Adam Bomb gitarristakaliforniarrak AC/CD, Led Zeppelin, The Who, Jimi Hendrix, Kiss edota Frank Sinatraren kantuen moldaketak joko ditu Gasteizen. 18 urte zituelaKiss-en sartzeko proba bat egin zuen Bombek, eta geroago Yngwie Malmsteen ordezkatu zuen Steeler taldean. Gasteizko Free & Fools taldeak ere bertsioen kontzertua emango du, Motorhead, Slash edota Gov't Mulerenak.



EL GUINCHO + mad muasel

kafe antzokia (BILBO) bihar, 21:00etan. 12-15 euro.

doka kafe antzokia (donostia) etzi, 23:00etan.

Deloreanen antzeko bidea egin du El Guinchok. Kanariauhartetik Bartzelonara jo zuen, eta Alegranza diskoarekin AEBetako klubetara iristea lortu zuen; Afrika, Brasil edota Karibeko diskoetatik hartutako zatiz osaturik zegoen lan goraipatu hura. Iaz Pop negro kaleratu zuen, eta zenbait aldizkarik urteko zerrendetan ipini dute. Lehen aldiz ariko da Euskal Herrian.



CHUCK PROPHET& the spanish bombs

JIMMY JAZZ (GASTEIZ).ETZI, 21:00eTan.

le bukowski (donostia).IGANDEAN, 20:00eTan.

Chuck Prophet (Green on Red) ezohiko bira bat egiten ari da egun hauetan, London Calling diskoa jotzen ari baita. Houston Party diskoetxeak proposatu zion The Clashen lan mitikoa jotzea. «Nire zati da disko hori!», adierazi du. The Spanish Bombs taldea osatu du kontzertuotarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.