Zinema

Astelehenean hasiko dituzte 'Xora' zubererazko lehen film luzearen grabaketak

Peio Cachenaut zuzendariaren lana da, eta 2012ko udaberrian estreinatzea espero dute.

Maite Alustiza.
2011ko uztailaren 12a
20:00
Entzun

Astelehenean hasiko dituzte 'Xora' filmaren grabaketak. Zubererazko lehen film luzea izango da, Peio Cachenaut zuzendariaren lana. Jef Goihenexpe eta Ttittika Rekalt dira protagonista nagusiak, eta Maulen nahiz Zuberoako artzain-etxe batean girotuko dute filma. Zuberoako mutil gazte baten istorioa kontatuko du. Gau eskola bateko euskara irakasle da, baina hori ez da berak nahi duena: idazle izatea gustatuko litzaioke. Bere osaba Hollywood idazlea da, eta haren jardunak liluratu egingo du.

Duela bi urte hasi zen Cachenaut gidoia egiten. Xiberoa Zinez proiektua martxan jarri zuten orduan, eta hainbat erakunderen eta herritarren laguntza izan du geroztik. Hebentik elkartea, Aldudarrak Bideo elkartea eta Baleuko ekoizpen etxea dira horietako batzuk.

Hiru astez ariko dira grabatzen, eta udazkenean muntaketa lanak egin ondoren, 2012ko udaberrian estreinatzea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.