Kritika. Musika

AT

AT
2025eko azaroaren 30a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

at

'AT'. Diskoetxea: Humo Internacional. 

Mikel Beizama tatuatzaileak eta Alberto Egiluz (Vulk, Sal del Coche) musikariak osatzen dute AT: lehenengoak danborrak kolpekatzen ditu, eta bigarrenak, lau sokak astindu. Estreinako lan homonimo honetan sei doinu instrumental jaso dituzte, 90eko urteetako post-hardcorean eta post-rockean sustraituak. Hala, #2 doinuan Shellac hirukotearen zantzuak sumatzen dira, doinu karratu eta errepikakorren bitartez, eta #4 pieza, halaber, Fugaziren ibilbideko azken diskoetan egon zitekeen. Erreferentziak gorabehera, bikotea aske aritu da. A! Azken kantuan, Jangitz-en, ahotsak entzuten dira, eta ondorioz, taldearen proposamenak gora egiten du, grabazioko kanturik sendoena bilakatzeraino. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.