Atzerrian euskal kultura zabaltzeko 1,3 milioi euro jarriko ditu Etxeparek

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bere aurrekontuaren ia erdia, 1,3 milioi euro, euskal sortzaileen lanak nazioartean sustatzera bideratuko du Etxepare Euskal Institutuak. «Euskal sortzaileen ekimen eta beharrei» erantzutea da diru laguntzen helburua, «haien nazioarteratzea ahalbidetuz eta haien jarduerak bultzatuz».

Kopuru horretatik 751.359 euro atzerrian euskal kultur ekoizpena sustatzeko izango dira, eta beste 600.000 euro, berriz, munduko hainbat unibertsitatetan irakurle programak, katedrak eta bekak sortu eta mantentzeko. Deialdia herenegun eman zen argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta hilabeteko epea dago eskaerak egiteko. Eskaera batek jaso dezakeen gehienezko laguntza 18.000 eurokoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.