Literatura

"Autoimitazioa" landu du Miren Agur Meabek 'Kristalezko begi bat' nobelan

Helduentzako lehen nobela plazaratu du Susa etxearekin. Bere aurreko lan poetikoetan ere autobiografia zantzuak agerikoak ziren. Honetan, pertsonaia nagusiak, idazlearen hainbat ezaugarriz gain, haren izena ere badu.

gorka erostarbe leunda
2013ko martxoaren 7a
14:35
Entzun

"Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziaz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; lantokian kontua eskatu nuen iaz, orain enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki utzi egin dut maite-laguna eta harrezkero gaixotuta...". Horrela dio Kristalezko begi bat nobelaren kontrazalak. Meabe bera da protagonista, baina protagonistari gertaten zaion dena ez zaio gertatu Meaberi. Gauza batzuk irudikatu egin ditu, betiere oinarrian idazlea bera egonik; beste batzuk asmatu egin ditu, betiere egiantzaren mesedetan eta literarioki balioa izan dezakeelakoan. Biluztu egin da nobelan, baina biluzteak berak baino beldur handiagoa ematen dio idazleari "biluztasun horri etekin literariorik ez ateratzeak". 

Metaliteratura, erreferentzia literario andana, eta trama bat ez, "joate bat baizik", Gorka Arrese Susa etxeko editorearen hitzetan. Kristalezko begia da nobelako gai guztien lotura, behin eta berriz agertzen den "elementu errepikakorra". Arreseren hitzetan, pintoreak autorretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da, tarteka ironiazko zertzeladez gozatua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.