HEriotza

Azken agurra egin diote Sorne Unzueta idazleari

Atzo hil zen Sorne Unzueta idazle bilbotarra, 104 urte zituela. Gaur arratsaldean, 18:30ean hasita, hileta elizkizuna egin diote Algortako (Bizkaia) San Nikolas Barikoaren eliz-parrokian. 1900ean jaio zen Bilbon, 16 urterekin hasi zen euskara ikasten, eta 30 urterekin argitaratu zuen lehen liburua.

2005eko urtarrilaren 14a
20:21
Entzun 00:00:00 00:00:00
Utarsus ezizenez idazten zuen askotan Sorne Unzuetak. Hainbat iritzi artikulu, nobela bat, eta prosan ere lan asko idatzitakoa da, baina batik bat, olerkigintzan nabarmendu zen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA