Hilberriak. Maria Schneider

Azken tangoaren dantzaria

Jon Fernandez.
2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Badira aktore baten bizitza osoa markatzen duten rolak. Bertolucciren Last Tango in Paris (1972) filmak Maria Schneiderren bizitza profesionala zein pertsonala oso-osorik harrapatu zituen. 19 urte baino ez zituen zineman Marlon Brando biluzik besarkatu zuenean. Sekulako iskanbila sortu zuen filmak, eta aktore frantsesak ezin izan zuen rol hura inoiz gainditu. 70eko hamarkadan David Bowie, Gerard Depardieu eta Jack Nicholsonekin aritu zen lanean. Baina azken hamarkadetan telebistako aktorea izan da batez ere. 2008. urteko Cliente filmean egin zuen azken agerraldia zineman. 58 urterekin hil zen, atzo, Parisen, minbiziak jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.