Bere hirugarren eleberria kaleratu du Jose Inazio Basterretxea Polo kazetari, irakasle eta idazleak: Azken tranbiaren itzala (Elkar). 2006an Mandatariaren gerra nobelan egin bezala, 1936ko gerrako urteetan kokatu ditu pertsonaiak, istorio "hurbil" bat eraikitzeko.
Bi hari gurutzatuko dira eleberrian: batetik, gerra galdu duen familia abertzale apal baten egunerokoa, eta bestetik, gerra irabazten ari den brigada frankista baten bidaia. Bi istorioetan halabeharrak duen eraginari buruzko gogoeta proposatzen du idazleak.
Literatura