B Puntuak bildu ditu lehen aleak

Bertsozale mordoxkak erantzun dio 'Berriketan.info'-ko bertso lehiaketako lehen puntuari

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Modu askotara erakutsi du bertsolaritzak garai eta joera berrietara egokitzeko arte adierazpide aproposa dela. Sare sozialetara egin du jauzi oraingoan, Berriketan.info-ko B Puntua txapelketaren bidez. Atzo zortzi jarri zuten lehen puntua, zehazki, Ezin bizi gintezke aterkirik gabe...., eta 24 lagunek erantzun diote zortxiko txikian bertsoa osatuta.

Antolatzaileek proposatutako puntuak lotura nabarmena zuen joan den asteko eurite eta uholdeekin, eta asko izan dira gaiari ikuspuntu horretatik heldu diotenak. Esate baterako, Miriam Juaristik:

Ezin bizi gintezke
aterkirik gabe,
Gipuzkoa geratu da
busti bezain grabe
hola jarraitu ezkero
galduta bait gaude
ureztatuko gara
landareen pare


Eguraldiaren ildo horretan ibili da Xabier Lasa ere:

Ezin bizi gintezke
aterkirik gabe,
euriak utzi baitu
Gipuzkoa grabe.
Euri, laino, eguzkiā€¦
kexatzeko gaude;
baina Natura beti
natural halare!


Baina izan dira puntua ikuspegi metaforikoago batetik hartu dutenak, eta aterkiaren beharra, oro har, bizitzan behar ditugun babesez hitz egiteko baliatu dutenak. Hori da, adibidez, Luix Barinagarrementeriaren kasua:

Ezin bizi gintezke
aterkirik gabe,
baloreen artean
babesa zutabe,
ausarten saiakerak
sorginen edabe,
bustiz gero norbera
izan leike jabe


Oraindik beste hiru aste eta beste hiru puntu geratzen dira B Puntuan parte hartzeko. Hauteskundeak badatoz berriz ere ate joka... da aste honetan proposatu dutena, Habanera doinuan osatzeko. Aski da Berriketan.info sare sozialean izena ematea, B Puntua taldeko kide egin eta bertsoa idaztea. Abenduaren 11n jakinaraziko du epaimahaiak saritutako hiru bertsoak zeintzuk diren.

@http://berriketan.info/ groups/bpuntua/
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.