BAKARKAKO LANEKO GAIA

Gizona zara. Goizaldean, etxera bidean, neska bat doa zure aurretik oinez. Neskak, zure pauso hotsak entzutearekin batera, ibilkera azkartu duela sumatu duzu.

Jone Uria bertsolaria, 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2023ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
1
Bilbon parrandatik bueltan
mozkor sartu naiz metrora
ta buruak egin dizkit
hiruzpalau ziaboga
tripa ere dantzan neukan
noski behera eta gora
baina azkenik Algortan
irten ahal nintzen kanpora
neska bat daukat aurrean
eukiko ez banu hoba
pausoa azkartzen dabil
pasa ahala denbora
esango nioke: «Lasai,
joan zaitezke gustora»
baina hitz egiten badiot
gehiago beldurtuko da.

2
Hiru farola eskasekin
kalean ez dago giro
eta nola ez sentitu
neskak hainbeste bertigo
hau pasa behar ote du
etxera doan aldiro?
Ez dakit zer egin: martxa
bajatu edota igo.
Beldurtzeko nahiz badaukan
berez nahikoa motibo
hiru aldiz begiratu nau
ta laugarrenez berriro
ta ni epaituz bezala
begiekin egin tiro
ta ez dakit nola esan
«ez dizut ezer egingo».

3
Nolatan gertatu diren
aspaldi hainbat atake
gu ere jada epaitu
izaten garamatzate
nahiz hau konpontzeko izan
nik nahikoa borondate
nire pauso hots bakoitza
bihurtu da bere kate
mundu hau eraiki dugu
ze mundu ta ze gizarte
mundu matxista honetan
ni ere naizenez parte
banku baten eseri naiz
nire etxetik aparte
ta hementxe itxoingo dut
nahikoa urruntzen den arte.

Doinua:
Baserrian jaio nintzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.