Irudia. Bilbo
BAKARRENETARIKOA DA
Paisaia eta konposizio sinbolistak pintatu zituen, batik bat, Santiago Rusiñolek (Bartzelona, Katalunia, 1861-Aranjuez, Espainia, 1931). Ez zuen ia erretraturik egin; banakaren batzuk baino ez. Eta horietako bat aurkeztu dute Bilboko Arte Eder museoan -argazkian, Javier Biar zuzendaria ageri da-. Miquel Utrilloren erretratua 1890ean egin zuen Rusiñolek. Kataluniako Artearen Museoak lagata izango da Bilboko pinakotekan, 2011ko urtarrilaren 9a arte.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu