Bakearen alde abestuko dute 300 haurrek Kursaalean eta Arantzazun

Lau haur abesbatzak obra klasikoak eta pop doinuak tartekatuko dituzte biharko eta etziko kontzertuetan

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizarteari bakearen aldeko mezua helarazteko, 300 haurrek kontzertu bat emango dute bihar Donostiako Kursaalean eta beste bat etzi Arantzazuko Basilikan. Horietan ariko dira Donostiako Easo Eskolaniako, Donostiarra Txiki Orfeoiko, Bilboko Kontserbatorioko Abesbatzako nahiz Amici Musicae haur abesbatzako (Zaragoza, Espainia) gaztetxoak. Bizikidetzaren aldeko mezua zabaltzeaz gain, 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko Donostiaren hautagaitza babestea da asmoa.

Abesbatzek beren errepertorioetako obrekin osatuko dute kontzertuaren lehen zatia. Ondoren, Moises Bautistak moldatutako pieza garaikideagoak kantatuko dituzte, The Beatles eta Mikel Laboarenak, esaterako. Hainbat filmetako kantu ezagunak ere interpretatuko dituzte.

Kutxaren eta Donostiako Udalaren laguntzaz antolatu dituzte emanaldiak. Ekainean, Madrilen eta Zaragozan ere ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.