Balentziaga Museoak 1.675 bisitari izan ditu
ONDAREA. Joan den ostiralean ireki zuten Getarian (Gipuzkoa) Balentziaga Museoa, Cristobal Balentziaga moda sortzailearen omenez, eta hiru egunean 1.675 bisitari izan ditu zentroak. Hamarretik sei helduak izan dira, bi jubilatuak, eta beste bi haurrak edo gazteak. Asteburuan zortzi bisita gidatu egin dituzte museoan, eta haietan 140 lagunek parte hartu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu