Arkitektura

Balkrishna Doshi indiarrak jaso du aurtengo Pritzker saria

Arkitektura saria jasotzen duen lehen indiarra da, baita zaharrena ere.

2018ko martxoaren 7a
16:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Indiako Balkrishna Doshi (Pune, India, 1927) arkitektoak jaso du 2018ko Pritzker saria. Haren arkitektura “bikaina”, bere herrialdearekiko erakutsitako “konpromisoa” eta irakasle gisa eragindako “influentzia” azpimarratu du epaimahaiak. Izan ere, epaimahaiaren arabera, arkitektura “interpretatzeko” gai izan da Doshi, eta “Indiako bizimodua hobetu eta ekialdeko kultura errespetatzen duten eraikinetan” islatu du hori.

Arkitekto eta hiri planifikatzaile indiarrak irakaskuntzan eman ditu azken 70 urteak. Arkitektura saria jasotzen duen lehen indiarra da, baita zaharrena ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA