Bazka

'Basoaren ilunean dantza'

Argitalpena: egilea editore.

2022ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beste tendentzia batzuk gogor jotzen ari badira ere, Euskal Herrian rock-and-rollak badu oraindik indarra, eta argi erakusten ari da hori azken asteotan Bazka taldea. Bost lagun zahar elkartu eta proiektu berria sortu dute, aurretik ere egindakoen ildotik doan egitasmoa. Rock eta hardcore azkarra batzuetan, geldoa eta pisutsuagoa besteetan, ahots melodikoak garrasiekin tartekatuta, baina hasieratik bereganatzen zaituzten akordeak, burua astintzeko modukoak guztiak ere. Basoaren ilunean dantza egiteko gonbitea, animalia basatien artean, haien antzera. Nostalgikoak izan garenontzat, baina baita proiektu berri honekin ezagutu dituztenentzat ere, guztiak asetzeko bezalako bazka da disko hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.