Musika

BBK Music Legends jaialdia bertan behera utzi dute

Ekainaren 5ean eta 6an egitekoa zen Sondikan (Bizkaia), eta jaialdian parte hartzekoak ziren, besteak beste, Eric Burdon & The Animals, Lucinda Willliams, The Jayhawks, Roger Hodgson, Anari eta Maika Makovski

Lucinda Williams musikari estatubatuarra zen jotzekoa jaialdian. JUANAN RUIZ  FOKU
Berria
2020ko apirilaren 7a
13:28
Entzun

COVID-19 gaitzak eragindako krisiaren ondorioz, BBK Legends jaialdia ez da egingo aurten. Hala jakinarazi du gaur The Borderline Music enpresa antolatzaileak, ohar baten bidez. Bosgarren urtea zuen jaialdiak aurtengoa, baina ezin izango da egin, «Gobernuak hartutako azken erabakiengatik, hainbat artistak euren birak bertan behera utzi dituztelako, datak oso hurbil daudelako eta publikoarekiko errespetuagatik».

Sarrerak eta jaialdirako abonamenduak erosi dituztenek bihartik aurrera berreskuratu ahalko dute dirua.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.