Kritika. Musika

BCUC

BCUC
Andoni Tolosa.
2026ko apirilaren 19a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

BCUC

Bosgarren lan luzea du Sowetoko zazpikoteak eta, berriro ere, bantu erritmoz, hip-hopez, psikodeliaz eta rock jarreraz betetako beste kantu sorta bat ondu dute. Hasieratik amaieraraino gustura entzuten den diskoa da, dantzan jarriko zaituena hainbat unetan, nahiz eta aurrekoekin alderatuta apur bat sofistikatuagoa gertatu. Ez du zertan txarra izan, taldearen indar basa, batez ere zuzenekoetan, izan bada ere haien ezaugarririk aipagarrienetakoa. Agian indar rockero apur bat galdu dute, baina pluraltasunean irabazi dute. A! Eta bere horretan jarraitzen du haien konpromiso sozial eta politikoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA