bertsolaritza

Beñat Gaztelumendi, Irazu, Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Rezola eta Alaia eta Jon Martin, Gipuzkoako finalera

Hernaniko hirugarren finalaurrekoa Iñaki Apalategik irabazi du, 480 punturekin. Abenduaren 18an izango da finala, Donostian.

2011ko abenduaren 4a
08:53
Entzun

Beñat Gaztelumendi, Jexus Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin ariko dira abenduaren 18an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Donostian.

Hernanin jokatu dute hirugarren eta azken finalaurrekoa, eta Apalategik irabazi du. Saiotik hura eta Jon Martin baino ez dira sartu finalera, finalaurrekoa puntu gutxikoa izan baita: Iñaki Apalategik 480, Jon Martinek 479,5, Amaia Agirrek 472,5, Jokin Urangak 470, Iñigo Mantzisidor Mantxi-k 460,5 eta Ainhoa Agirreazaldegik 451.

Finalistak

1. Jexus Mari Irazu: 496,5 puntu (bigarren finalaurrekoko irabazlea).

2. Aitor Sarriegi: 492.

3. Beñat Gaztelumendi: 490,5 (lehen finalaurrekoko irabazlea).

4. Unai Agirre: 490.

5. Agin Rezola: 486.

6. Alaia Martin: 482.

7. Iñaki Apalategi: 480 (hirugarren finalaurrekoko irabazlea).

8. Jon Martin: 479,5.

Tolosako finalaurrekoko puntuazioa: Jexux Mari Irazuk 496,5 puntu, Aitor Sarriegik 492, Unai Agirrek 490, Iñigo Izagirrek 475, Nerea Elustondok 468 eta Lizasok 458.

Arrasatekoa: Beñat Gaztelumendik 490,5, Agin Rezolak 486, Alaia Martinek 482, Felix Zubiak 479,5, Iker Zubeldiak 465 eta Iban Urdangarinek 438.

Ilunben izango da finala. Duela lau urte Aitor Mendiluze izan zen txapeldun, baina aurten ez parte hartzea erabaki zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.